Vía Láctea Filmes
GL - ES - CA - EU - EN
Zinema ekoizle galiziarra

A Esmorga

2014. Zinema digitaleko/ Bereizmen handiko (HDko) film luzea. 111 minutu.

Izenburu berbereko Eduardo Blanco Amor egilearen eleberrian oinarritutako filma.
Antzezleak:
Cibrán (Miguel de Lira), O Bocas (Karra Elejaldez), Milhomes (Antonio Durán (Morris).
Filmaketa:
2014ko urtarrilaren 20tik martxoaren 27ra.
Filmazio lekuak:
Ourenseko probintzia: Ourenseko hiria, O Carballiño, Ribadavia eta Boborás. Lugoko probintzia: Monforte de Lemos, O Saviñao, Ferreira de Pantón. Coruñako probintzia: Concello de Touro.
Estrainaldia::
2014ko azaroaren 21ean, ostiralean, Galiziako hiri eta herri guztietako zinetan.

Filmaren web orrialdea

Vilamor

2011. 35 mm-ko film luzea. Dolby digitala SR. 120 minutu.

Antzezleak:
Breixo (Rubén Riós), Sonia (Sabela Arán), Hermes (Xoel Yáñez).
Filmaketa:
2014ko otsailaren 18tik abuztuaren 5era.
Filmaketa lekuak:
Lugoko probintzia: Os Ancares, Negueira de Muñiz, A Fonsagrada. Asturias: Grandas de Salime.
Estreinaldia:
2012ko martxoaren 30ean, hiri eta herri guztietan. Estreinaldia 2013ko maiatzaren 17an: Filmax Hospitalet del Llobregat-eko zinetan (Katalunia).
Sariak:
2012: Nazioarteko Zinemaldia bake, inspirazio eta berdintasunerako (Yakarta, Indonesia). Bikaintasun saria.
2012: New Yorkeko Nazioarteko Zinemaldia. Argazki onena eta soinu-banda onena.
2013: Mestre Mateo do Audiovisual Galego 2013 sariak – Antzezle protagonista onena (Sabela Arán) eta argazki onena (Alberto Díaz Blanco, “Bertitxi”).

Filmaren web orrialdea

Pradolongo

2007. 35 mm-ko film luzea. Dolby digital SR. 100 minutu.

Antzezleak:
Martiño (Rubén Riós), Raquel (Tamara Canosa), Armando (Roberto Porto).
Sariak:
2008 Donostia Hiria Saria. Film Commission. 56. Donostia Hiria Zinemaldia.
Sari berezia 2008 Ouresenko XIII. Nazioarteko Zinemaldian.
Jerry Goldsmith saria (soinu-banda onena eta artista berrien konposizio onena, Zeltia Montesentzat). 2008 IV. Ubedako Hiriko Zinema Musikako Nazioarteko Kongresua.
“Director's Choice Gold Medal for Excellence” saria. Park City Film Music Festival. Utah. USA. 2009.
Soinu-banda onerantzeko Moondance Atlantis Award saria. Coloradoko Moondance International Zinemaldia. (USA). 2009.
“Hollywood Music in Media Awards” saria. Pradolongo proposatua “Best New Composer” kategoriarako (musikagile berri/errebelazio onena). Los Ángeles. USA. 2009.
Ikusleria:
Galiziako zinema aretoetan gehien ikusitako filmetako bat. www.mcu.es ICAA, klasifikatutako filmen datuak.
Galizian DVD eta Blu-Ray gehien saldu zuten filmetako bat.
TVGn ikusle gehien izan zuten filmetako bat, 2009ko martxoaren 31ean. Fórmula TV: http://www.formulatv.com/1,20090401,10904,1.html

Filmaren web orrialdea

Un bosque de música

2004. 35 mm-ko film luze dokumentala. Dolby digitala SR. 80 minutu.

Un bosque de músicak deskribatzen du Luar Na Lubre folk taldearen lana, zelta jatorriko musika zaletasuna eta taldeak Mike Oldfieldekin duen harremana.
Estreinaldia::
2004ko martxoaren 24an, Lincoln Center-en (New York). Estreinaldia, zinetan, 2004ko maiatzaren 14an.
DVD salmentan 2004ko ekainaren 29an.
Banatzailea: Warner.

Filmaren web orrialdea

Ilegal

2003. 35 mm-ko film luzea. Dolby digitala SR. 100 minutu.

Bi erreportarik beren bizitzako eginkizuna daukate: immigranteak Europan ilegalki barneratzen dituen mafia aurkitzea.
Filmazioa::
2001eko irailaren 17tik azaroaren 7ra.
Estreinaldia:
2003ko urtarrilaren 31n.
DVD eta bideoen irteera: 2003ko ekainaren 4an.
Banatzailea: Lauren Films.


A vanguarda histórica galega

2001 / 2002. 13 kapituluko dokumental-saila, bakoitza 35 minutukoa.

Galiziako Telebistarekin koproduzitutako saila, 30. hamarraldiko pintore galiziar garrantzitsuenei buruzkoa.
1999an hasi eta 2002an amaitu zen.


A aldea, o antigo e o novo

2000. 60 minutuko dokumentala, Betacam digitalean.

Galiziako herrixka tradizionalaren beheratzea, eta herrixka berri baten jaiotzea. Estreinaldia: Lugon, 2000ko azaroaren 23an.


Polisóns

1999. 40 minutuko dokumentala, Betacam digitalean.

Afrikatik Galiziara, itsasontzietako sotoan ezkutaturik, datozen bidaiariei buruzkoa.
Estrenaldia:
Estreinaldia 1999ko uztailaren 30ean izan zen, Televisión Españolako “La Noche Temática” (La 2) saioan, ikusleria gehiengoko ordutegian.
Sariak:
“Lobo de Cinema” saria dokumental onenarentzako. Coruña hiria, 2001eko urtarrilaren 18an.


Disonancias

1999. 35 mm-ko film laburra. 15 minutu.

Elena Franekin bizi da Pontevendran. Hiriko zakarrontzietan zenbait gauza erabilgarri topatzen dituzte. Egun batean, espero ez duten zerbait aurkituko dute: milioiez betetako poltsa beltz bat.
Estreinaldia:
Pontevedran, 1999ko irailaren 24an.


O cambio

1998. 35 mm-ko eta cinemascope-ko film laburra. 15 minutu.

Ramon guardia zibilak arazo larri bat dauka museoan zaindu behar duen koadroarekin, baina larriena zera da: koadroa Pablo Picassoren “Gernika” dela.


Edipo e Techné

1998. 35 mm-ko film laburra. 15 minutu.

Edipo mitoaren birformulazioa, teknologiaren garai berria dela-eta. Ediporen tragediak bizirik dirau orainaldian, zientzia modernoko eta probabilitateko joko larri eta ilun baten bitartez.


**Film guztiak Ignacio Vilarek zuzendu ditu.
Ignacio Vilar

Ignacio Vilar zuzendaria Galiziako Castrofolla herrixkan hazi zen (Petín de Valdeorras, Ourense, Galizia). Neguko gau hotzetan, bere aiton-amonen lareirako suaren epeletan, antzina-antzinako kontakizunak entzuten zituen, galizieraz. Kontakizun horiek izan ziren, hain zuzen, herrixkako bizipen eta naturarekiko harremanarekin batera, bere zinemarekiko grina piztu eta elikatu zutenak.
Lehenengo aldiz film bat ikusi zuenean, zortzi urterekin, zeharo liluratuta geratu da. Bere ikuspegian, bat ziren pantailan distira egiten zuen argia eta lareirako sua islatzen zuena. Zinema bihurtu zen istorioak kontatzen jarraitu ahal izateko bidea. Nerabezaroan, barneko ikasle zen Ourenseko eskola batean, eta bertatik ateratzen zen filmak ikusteko Xesteira, Mari, Principal, Avenida eta Losada zinetan.
Hamazortzi urte zituela, Bartzelonara aldatu zen, eta bertan, Bartzelonako Unibertsitatean, zinemako eskola bat sortu zuen. Horretan, historiako film garrantzitsuenak lantzen ziren; hala nola, antzezleen zuzendaritza eta dokumental eta film laburren filmaketa. Halaber, hasiera eman zion filmen hedatze proiektu bati, Bartzelonako auzune eta Kataluniako hiri, herri eta herrixketan. Gainera Filmotekari esker, munduko zinemarik onena ezagutu zuen.
1989an, Carlos Velo saria irabazi zuen, Ollo Birollo gidoiarekin. Galiziara bueltatu eta Vía Láctea Filmes sortu zuen, non film laburrak zuzentzen zituen (35 mm-koak), dokumentalak eta dokumental sailak telebistarako. Horrez gain, honako film luzeak zuzendu zituen Ilegal (2001), Un bosque de música (2003), Pradolongo (2007), Vilamor (2011) eta A Esmorga (2014).

VVía Láctea Filmes zinema ekoizle galiziarra da.
Gurekin harremanetan jarri nahi baduzu, idatzi info@vialacteafilmes.gal helbidera, edo bete hurrengo formularioa. Lehenbailehen erantzungo dizugu.
Vía Láctea Filmes